2015-03-23




                   DBH 2.MAILA
3.HIRUHILABETERAKO IRAKURGAIAK    

Labarreko itsasargia, OIHANE FERNANDEZ MENDIA, Alex Orbe Ferreiro, ELKAR (Xaguxar)
Trenean doa Ania, bera bakarrik. Etxeko istiluetatik urruntzearren, itsasertzean bizi den osabarenera bidali dute gurasoek; izan ere, farozaina da osaba Giuseppe, eta, horrez gain, bere isiltasunaren atzean misterio bat ezkutatzen duena.
Marinel eta saregin, itsaslabar eta ekaitz, garai bateko maitasun debekatuen eta itsas abenturen kutsua du Oihane Fernandezek idatzi eta Lizardi Saria irabazi duen istorio eder honek





Atlas sentimentala, PATXI ZUBIZARRETA, ALBERDANIA
Euskal Herriko gazte bat doa Marokora denboraldi baterako. Hango egonaldia kontatzen zaigu nobelan, hango kulturarekiko lilura. Bidaia liburua?, maitasun historia?, bietatik badu zerbait, baina bada askoz gehiago ere.








Diamanteen lapurretaren kasua, JOACHIMFRIEDRICH, Mikel Valverde, GILTZA
Xarmantek zerrendanlankide duen txakurra -diamantezko lepokoa daraman dingo harroputz jasanezin bat- modu misteriotsuan desagertuko da. Bahitzaileak aurkitzeko eginahalak egingo ditu Xarmantek. Kasu berria du esku artean Txarli&CompanyDeteltibe Agentziak.








 Botilako deabrua,  ROBERT LOUIS STEVENSON  Elkar (Branka)
 Argumentu klasiko eta aldi berean zirraragarria du istorioak: Keawe hawaitarrak botila deabrutu bat erosi du, munduko edozer gauza lortzeko balio diona, baina arima galduko du hil aurretik saltzen ez badu. Saldu, berriz, erositako prezioan baino merkeago egin behar da derrigorrez. Arazo larria ekarriko dio horrek botilaren jabeari, zenbat eta merkeago erosi orduan eta zailago izango baitu gero saltzeko, deabruaren hatsa eta infernuko sugarra gero eta hurbilago sumaturik.





Harry Potter eta sorgin-harria, J.K. ROWLING, ELKAR
Harry Potter mutiko umezurtz bat da, eta bere osaba-izeba gogaikarriekin eta bere lehengusu Dudley kaikuarekin bizi da. Harry bakarrik eta triste sentitzen da, inork ez duelako maite etxe hartan. Baina egun batean bizitza errotik aldatuko dion gutun bat jasoko du. Hogwarts eskolan onartu dutela jakinarazten diote gutun hartan. Eskola bitxi hartan benetako lagunak egingo ditu eta magia egiten ikasiko du Harryk, eta, bere harridurarako, ahalmen miragarriak dituela konturatuko da. Izan ere, Harry Potter egiazko aztia baita!
(Harry Poterren edozein irakur liteke)




Zauri ezkutuak, FERNANDO MORILLO, GAUMIN
Iriaren hirugarren ikastetxea. Ezagunak zaizkio eskolako zauri ezkutuak eta neska urduri dago. Oharkabean pasatzen saiatuko da hasieran. Baina Unax izeneko mutil berezi eta markatua ere hasiberria da eta koska krudel bat aurkituko dute berehala: Nora eta Martxel neba-arrebak, itxuraz ikastetxeko benetako jaun eta jabe.  Ikasle bakoitzarri mingarrien nola jo jakiten maixu. Iria eta Unax izango dituzte jomuga nagusietako bat.





Violet Park-en bidetik,  JENNY VALENTINE, ALBERDANIA
Hamasei urteko gazte londrestarra da Lucas Swain, eta, gau batean, bilatu gabe topo egiten du Violet Park-ekin. Violet Park ez da inor Lucasentzat, ez du ezerk hari lotzen: Emakume zaharra da, hilda dago… Taxi-bulego baten apalategian errauts kutxa baten barruan dago, baten batek taxi baten barruan ahaztuta utzi zuenetik. Enkontru hori gertatu zenez gero, ordea, bizitza aldatu zaio Lucasi.
Uste osoa du errauts kutxa horren barruan dagoenak berarekin harremanetan jarri nahi duela, eta horrek eramango du, aurkitzen dituen arrastoen bidetik, bidaia bitxi batera, bere burua ezagutzera eta, bide batez, jakitera zer gertatu zen orain urte batzuk desagertu zen bere aitarekin.
Abentura pindartsua da, bizkorra, samurtasun jator batez idatzia dago, irri eginarazten du, negar eginarazten du, hiper originala da. Bikaina da.